Nabarralde

22/10/2019

Azaroaren 9an, “Zumalakarregi eta bere garaia” jardunaldia ospatuko dugu Usurbilen, Fernando Sánchez Aranaz, Mikel Sorauren, Patxi Zabaleta, Juantxo Madariaga eta Xabier Irujoren hitzaldiekin. Jardunaldiari mahai-ingur batekin emanen zaio itxiera, “Euskal populazioaren karlismoarekiko atxikimenduaren arrazoiak” izenburupean, Asisko Urmeneta (marrazkilaria eta idazlea) eta Mikel Alberdirekin, Eneko Bidegainek moderatuta. Jardunaldia Nafartarrak kultur taldeak antolatu du, Nabarralde Fundazioaren, Usurbilgo Udalaren eta Martin Ttipia elkartearen laguntzarekin.

Tomas Zumalakarregi, gure herrialdearen figura historiko nagusietako bat da, errelato ofizialaren hegemoniari ihes egitea lortu duen gutxienetako bat hain zuzen ere. Hala izan da behintzat herriaren iruditerian, gure herri, eskualde eta hiri askotan aurkitu daitezken kaleek erakusten diguten bezala.

Zumalakarregi, bere biografia zehatzaz harago, bere garaiari lotutako gizon bat izan zen. Trantsizio garaia izan zen hura: Aro Zaharretik Aro Garaikidera, despotismo ilustratutik liberalismora. Napoleonen inbasioaren trauma gailenduta, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari euren jatorrizko ohitura eta legeak defendatzea egokitu zitzaien, eredu bakarreko kultura eta hizkuntzaren kontra.

Hala, Zumalakarregiren pertsonaiean sakontzeko, ezinbestekoa suertatuko da bere garaia eta testuinguru historikoa ezagutzera ematea. Horretarako, garai hartako testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoa aztertzea izanen dugu helburu: komunalen sistema, euskararen egoera, landa eremuko biztanleria, hirietako langileria…

Azken finean, Zumalakarregi eta bere garaiaren inguruan ekarpenak egitean datza helburua, garai hartako liberalismoaren eta gaur egun luzatu den errelatoaren ikuspegitik harago.

Izen-ematea: 10 euro // Izen-ematea + bazkaria: 30 euro

AZAROAK 9, larunbata

09:00 – 09:30. AKREDITAZIOAK

09:30 – 10:00. SARRERA: Joseba Tapia
eta Idoia Arrieta

10:00 – 10:45. Zumalakarregi, ezagutza,
Dulantziko guda eta taktika militarra.
Fernando Sánchez Aranaz (Erderaz).

10:45 – 11:30. Zumalakarregi, ikurra eta izatea.
Mikel Sorauren. (Erderaz).

11:30 – 12:00. ATSEDENA

12:00 – 12:45. Komunalak eta auzolana. Patxi Zabaleta.

12:45– 13:30. Euskeraren egoera XIX. mendearen lehen erdian. Juantxo Madariaga.

14:00 – 16:00. BAZKARIA

16:00 – 16:15. BIDEOA: Foruen deuseztatzea. Xabier Irujo.

16:15 – 17:45. MAHAI-INGURUA: Euskal populazioaren karlismoarekiko atxikimenduaren arrazoiak.  Parte hartzaileak: Asisko Urmeneta (marrazkilaria eta idazlea), Mikel Alberdi (Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoaren zuzendaria). Moderatzailea: Eneko Bidegain (irakaslea Mondragon Unibertsitatean)

17:45– 18:00. ONDORIOAK ETA ITXIERA:
Idoia Arrieta (Historian Doktorea)